
Duela bi urte eginiko «El discurso del Rey» parodiarekin bezalaxe, iragan abuztuaren 31n Altsasun ospatutako Ospa Egunak ere auzitegietarako bidea egin du.
Izan ere, Garazi Urrestarazu alkateak eta beste herritar batek ostegun honetan, «segurtasun indarrak iraintzea» egotzita, epaile aurrean izan dira. Defentsaren galderei baino ez diote erantzun.
Ondoren, arratsaldeko 18.30ean elkarretaratzea deitu du Ospa mugimenduak, Altsasuko udaletxe aurrean, «adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri hau» arbuiatzeko.
Sortu alderdiak ere, ohar bidez, elkartasuna agertu die epaile aurrean izan diren bi altsasuarrei. Kriminalizazio saiakera gaitzesteaz gain, Guardia Zibila Euskal Herritik joan dadila eskatzeko aldarrikapenarekin bat egiten duela nabarmendu du.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Despliegue tecnológico sin precedentes en el Bidasoa ante la preocupante situación del salmón
