Eguraldia

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Gaurko eguraldia

GAUR ARO HOBEA, ATERIARI EUTSIZ, BAINA BIHAR EURI GIRO PETRALA. Eguraldiak ateriari eutsiko dio lurralde osoan egunean zehar, baina iluntzean edo gauean euri giroan jarriko da, haizea suabe iparretik dela. Goxatu ez da asko egingo eta umel puntua mantenduko du. Lainotsu eta hotzez, giro petrala, garaiari dagokiona galanki zapuztuz. Haize leuna baina tenperatura behean dela, kanpo giro mikatza, eguratsaren hezetasuna asko nabarmenduz. Ateriari euste hori eskertzekoa da, baina gaur iluntzeko euri zipriztin horiek bihar berriro euri giro petralean jarriko dira, kanpo giroa galanki mikaztuko dela.

Bihar

Euri giro petralean egun guztian, ipar haize hotzarekin. Litro gutxi botako ditu, baina egun osoan atertu gabe. Giro petral desatsegina lurralde guztian, ipar partea gaztigatuz, garaiari dagokiona galanki zapuztuz, batez ere tenperaturaren aldetik oso behean mantenduko dela. Badirudi asteburuan zertxobait hobeto portatuko dela, kostaldean ere haizearen jitea modu onean izanik. Ea apur bat bederen lortzen duen garaiari dagokion on mailara hurbiltzea, estimatua izango da-eta.